Kortsarioen Triatloia « XS »
Lehiaketan indarrean dagoen araudia Frantziako Triatloi Federaziokoa da, ikusgai www.fftri.com webgunean.
EZ DAGO EPAILEEN ERABAKIEN AURKA EGITERIK; EZ DAGO APELAZIO EPAI-MAHAIRIK

• XS formatuak Infantil, Kadete, Junior, Senior eta Beterano kategoriak hartzen ditu barne, 2002an edo aurretik jaiotakoek har dezaketelarik parte.
• Antolakuntzak parte-hartzaile guztiei emango dizkie: igeriketa-txanoa, 2 dortsal eta bizikletan jartzeko plaka-dortsal bat.
• Bestelarik, parte-hartzaile bakoitzak lehiaketarako bere materiala izan behar du.
• Boxetan lehiaketarako beharrezkoa den materiala baino ez da sartuko.
• Bideo-kamaren erabilera debekatuta dago.
• Parte-hartzaileek baino ezin izango dute boxetan sartu.
• Debekatuta dago uneoro parte-hartzaileen arteko laguntza edo babesa.
• Parte-hartzaileren bat dortsalik gabe hedu ezkero helmugara, klasifikaziotik kanpo geratuko da.

Igeriketa

• Irteera-lerroa hondartzan izango da.
• Derrigor erabili beharko da neoprenoa, uraren temperatura 16ºC edo hortik beherakoa bada. Aldiz, uraren temperatura 24ºC edo altuagoa bada, neoprenoaren erabilera debekatuko da.
• Ez da batere gomendagarria dortsala neopreno azpitik janztea.

Bizikleta

• Derrigorrezkoa da kasko homologatua, oskol gogorrekoa.
• Dortsala atzean eraman behar da derrigor.
• Boxetan oinez, bizikleta eskuan, kaskoa jarrita eta lotuta, joan behar da.
• Drafting-a onartuko da (errepidea moztuta)
• Debekatuak erloju-kontrarako bizikletak, gidoina luzapen luzeak, eta gurpila lentikularrak. Onartuak gidoina luzapena laburrak, betiere uztartuta badaude.
• Triatletak zirkulazio kodea errespetatzeko konpromisoa hartzen du, bihurguneetan bidea ez mozteko eta errepidearen eskuineko aldetik jateko. Hori bete ezean, lehiaketatik kanpo geratuko da.
• Debekatuta dago kanpoko laguntzarik hartzea.
• Hondakinak edo materiala anoa-guneetako eremu berezietan bakarrik ahal dira bota/utzi.

Oinezko lasterketa

• Dortsala gorputzaren aurreko aldean ikusgai eraman behar da derrigor.
• Debekatuta dago kanpoko laguntzarik hartzea.
• Hondakinak edo materiala anoa-guneetako eremu berezietan bakarrik ahal dira bota/utzi.

Ardura

• Antolatzaileek ez dute beregain hartzen hurrengo egoeren ardura:
o Kirolariaren material edo osasun arazoek eragindako ezbeharrak.
o Kirolariak arauak errespetatu ez izanaren ondorioz emandako istripu edo ezbeharrak.
o Material edo objektu pertsonalen galtze, apurtze edo lapurtzea.
• Parte-hartzaileek ez dute epaile edota antolakuntzaren erabakien aurka egiteko baliabiderik.
• Dortsala hartzearekin batera, kirolariak araudia eta izen-emate-orriko informazio osagarria onartzen ditu.
• Parte-hartzaileak lasterketa egin aurretik araudia ezagutzen duela aitortzen du.
• Izen-ematean ordaindutako dirua ez da bueltatuko, inolako egoeratan.
• Proba Aquathlon edo Duathlon bihurtu, baldintza klimatikoak edo agintarien erabakia medio, izen-emateen dirua ez da bueltatuko.
• Antolakuntzak probako argazki eta bideoak hartzeko, eta material hori erabiltzeko eskubidea du.

Proba bertan behera :

Halabeharrezko eragozpenik gertatuz gero (baldintza klimatikoak, prefektuaren ordenantza, adibidez…), baliteke proba moldatzea (akuatloira edo duatloira) edo bertan behera uztea. Kasu horretan, antolakuntzak ez luke izen-ematearen zenbatekoa itzuliko.

Izen-ematea baliogabetu :

Triatletek bere izan-ematea baliogabetu nahi izanez gero, osasun arrazoiak zein arrazoi pertsonalak direla bide, hurrengo arauen arabera egin ahal izango du:

  • Maiatzaren 1a baino lehen: 4€ko murrizketa XS distantzian.
    • Maiatzaren 1etik maiatzaren 26ra: 8€ko murrizketa XS distantzian.
      • Maiatzaren 27tik ekainaren 16ra: ez da dirua itzuliko, itxaron zerrendarik ez bada. Itxaron zerrendarik balego, 8€ko murrizketa XS distantzian.

Antolakuntzak araudia aldatu dezake, jakinarazi gabe.

Araudia formatu XS

Updated on 2018-01-31T16:27:18+00:00, by Fred Maget.