Kortsarioen Triatloia « M »
Lehiaketan indarrean dagoen araudia Frantziako Triatloi Federaziokoa da, ikusgai www.fftri.com webgunean.
EZ DAGO EPAILEEN ERABAKIEN AURKA EGITERIK; EZ DAGO APELAZIO EPAI-MAHAIRIK

• M formatuak Junior, Senior eta Beterano kategoriak hartzen ditu barne, 1998an edo aurretik jaiotakoek har dezaketelarik parte.
• Antolakuntzak parte-hartzaile guztiei emango dizkie: igeriketa-txanoa, 2 dortsal eta bizikletan jartzeko plaka-dortsal bat.
• Bestelarik, parte-hartzaile bakoitzak lehiaketarako bere materiala izan behar du.
• Boxetan lehiaketarako beharrezkoa den materiala baino ez da sartuko.
• Bideo-kamaren erabilera debekatuta dago.
• Parte-hartzaileek baino ezin izango dute boxetan sartu.
• Debekatuta dago uneoro parte-hartzaileen arteko laguntza edo babesa.
• Parte-hartzaileren bat dortsalik gabe hedu ezkero helmugara, klasifikaziotik kanpo geratuko da.

Igeriketa

• Irteera-lerroa hondartzan izango da.
• Derrigor erabili beharko da neoprenoa, uraren temperatura 16ºC edo hortik beherakoa bada. Aldiz, uraren temperatura 24ºC edo altuagoa bada, neoprenoaren erabilera debekatuko da.
• Ez da batere gomendagarria dortsala neopreno azpitik janztea.
• Ezinbesteko da txipa neopreno gainean eramatea, ez azpian/barruan, horrela errezago izango da seinale-erreparatzea.

OHAR GARRANTZITSUA: Boxetara probako lehenengo 45 minutuak igaro eta gero heldu diren lehiakideak, kanporatuak izango dira eta ezin izango dituzte txirrindulako ezta korrikako zatiak egin.

Bizikleta

• Derrigorrezkoa da kasko homologatua, oskol gogorrekoa.
• Dortsala atzean eraman behar da derrigor.
• Boxetan oinez, bizikleta eskuan, kaskoa jarrita eta lotuta, joan behar da.
• Drafting-a onartuko da (errepidea moztuta)
• Debekatuak erloju-kontrarako bizikletak, gidoina luzapen luzeak, eta gurpila lentikularrak. Onartuak gidoina luzapena laburrak, betiere uztartuta badaude.
• Triatletak zirkulazio kodea errespetatzeko konpromisoa hartzen du, bihurguneetan bidea ez mozteko eta errepidearen eskuineko aldetik jateko. Hori bete ezean, lehiaketatik kanpo geratuko da.
• Debekatuta dago kanpoko laguntzarik hartzea.
• Hondakinak edo materiala anoa-guneetako eremu berezietan bakarrik ahal dira bota/utzi.

Ohar garrantzitsua: TXIRRINDULA>KORRIKA trantsiziora 21:05ak baino lehen (hau da, 2 ordu eta 20 min proba hasieratik) heldu ez diren lehiakideak, kanporatuak izango dira eta ezin izango dute korrikako zatia egin.

Oinezko lasterketa

• Dortsala gorputzaren aurreko aldean ikusgai eraman behar da derrigor.
• Debekatuta dago kanpoko laguntzarik hartzea.
• Hondakinak edo materiala anoa-guneetako eremu berezietan bakarrik ahal dira bota/utzi.

Ardura
• Antolatzaileek ez dute beregain hartzen hurrengo egoeren ardura:
o Kirolariaren material edo osasun arazoek eragindako ezbeharrak.
o Kirolariak arauak errespetatu ez izanaren ondorioz emandako istripu edo ezbeharrak.
o Material edo objektu pertsonalen galtze, apurtze edo lapurtzea.
• Parte-hartzaileek ez dute epaile edota antolakuntzaren erabakien aurka egiteko baliabiderik.
• Dortsala hartzearekin batera, kirolariak araudia eta izen-emate-orriko informazio osagarria onartzen ditu.
• Parte-hartzaileak lasterketa egin aurretik araudia ezagutzen duela aitortzen du.
• Izen-ematean ordaindutako dirua ez da bueltatuko, inolako egoeratan.
• Proba Aquathlon edo Duathlon bihurtu, baldintza klimatikoak edo agintarien erabakia medio, izen-emateen dirua ez da bueltatuko.
• Antolakuntzak probako argazki eta bideoak hartzeko, eta material hori erabiltzeko eskubidea du.

KASU! : “Txip”a utziko dizuegu denborak hartzeko. Proba bukatu eta gero, “txip”a itzuli beharko duzue derrigor. TXIPA GALDU EZKERO, 30€ EMAN BEHARKO DITUZUE.

Antolakuntzak araudia aldatu dezake, jakinarazi gabe.

Araudia formatu M

Updated on 2017-05-09T14:14:54+00:00, by Fred Maget.